Aurkezpena

Pablo Nuñez +34 670 45 28 44 (fr) | +33 601 03 11 88 (es)
 

Aurkezpena

FacebookTwitterGoogle+Share

PABLO NUÑEZ 

PABLO NUÑEZ dantzari eta musikari profesionala da, hala, prestakuntza sendoa du Habanako Arte Eskola Nazionalean landua. Era berean, ikuskizun, dantza eta musika kubatarraren munduan bere esperientzia profesionala zabala da, bai Kuban, baita Europan ere.

Kantari bezala musika kubatarraren eta latinoaren barruan bere aldaberatasuna azpimarra daiteke. Bere ahotsa soneroa, baina, aldi berean, tinberoa da eta, gainera, indar, pasio eta gorputz-espresio paregabeak ditu. Bere «zapore kubatarra» erantsiz gero, osatuko genituzke ezaugarri guztiak. Sona, boleroak, batxata, musika tradizionala berak menderatzen dituen estiloak dira, baina erritmoz aldatu eta saltsa, reggaetoi eta tinbara pasatzeko gai da. Ildo horri eutsiz, musika latinoaren errepertorio guztia lan dezake.

Beste talde eta orkestra batzuekin ere lanean dihardu: DONALDO FLORES Y SU ORQUESTA, TIMBA EN TALLA eta SALSA ILEGAL.

Modu berean, Pablo Núñez oso dantzari trebea da. Dantzan oso prestakuntza zabala eta anitza du: salsa, sona, rumba, errueda, dantza afrokubatarrak, baita cha-cha-cha, mamboa, batxata eta reggaetoia ere; horiek guztiak menderatzen dituen modalitate desberdinak dira. Berarekin kultur aberastasun latinoa osatzen duten dantza-estilo desberdinak hauteman daitezke. Ikastaro, ekitaldi eta jaialdietan, dantzari eta dantza-irakasle bezala esperientzia luzea du.

HABANA SON

Taldearen jatorria bilatzeko 2007. urtera jo behar dugu. Orduan, Pablo Ñúñez kantari, dantzari nahiz koreografo kubatarra eta beste orkestra eta talde batzuetako musikariak topatu ziren. Osagai bakoitzaren banan-banako ibilbide luzea elkartu eta HABANA SON eratu zen. Hala, kontzertu ugari eskaini dituzte ekitaldietan, jaialdietan, kalejiratan, ostalaritza-establezimenduetan, hoteletan eta kasinoetan.

Sonaren memoria bizi bezala, HABANA SON oso talde purua da. Musika odolean daramatzagu eta musika-tradizio askoren gordailua gara, horrez gain, gure uharteko egile onenez elikatuak, Kubako ikuskizuna eskaintzen dugu, beste herrialde latinoen, europarren eta bluesaren eraginarekin nahastuta. Laburbilduz, gure erritmo eta abestiak entzuten badituzu, musika barruraino sakon sartuko zaizu.

HABANA SON taldearen esperientzia profesional zabalean oinarrituta, normalean, seikote tradizionalaren formatupean dihardu eta baxu, piano, conga, tinbal, tronpeta eta ahots kubatarrez hornituta, eszenatoki guztietan Kubako kutsua eta bere musikaren zapore tradizionala transmititzeko gai da. Gure errepertorioan beste erritmo eta abesti mota batzuk sartzen ditugu ere bai, baina betiere Kubako zaporearekin. Seikoteaz gain, beste formatu batzuk ere lan ditzakegu: laukotea, boskotea, zazpikotea eta orkestra.Musikarien eta ahots nagusiaren, hau da, Pablo Núñezen (abeslari, animatzaile eta dantzari) talentuak eta profesionaltasunak HABANA SON taldearen emanaldiak ikuskizun paregabe bihurtzen dituzte.

PABLO NUÑEZ Y SU ORQUESTA

También bajo la dirección de Pablo Núñez, con la incorporación de nuevos músicos de amplia experiencia y en diferente formato se presenta una nueva agrupación musical  bajo la denominación de PABLO NUÑEZ Y SU ORQUESTA.

2015-04-14 21.18.36recortada